lunes, 20 de diciembre de 2010

aurre_entrega: URDAIBAI, EGURRA, URA

Espazioen antolamendua gauzatzeko, 2 ardatz bereizi ditugu. Alde batetik, trenbidetik uretara zuzen lan prozesua jarraituz, eta bestetik honi perpendikularki, bisitarien ibilbidea.

Lan prozeduraren ardatza: (eki-mendebalde)
Urdaibai ingurutik egurra (eukaliptoa eta haritza) bildu, eta trenez iristen da Muruetaraino. Bertan langileak trenetik materiala batu, eta gaur egungo tejeriaren alboan pilatzen da hau lehortzeko (zerrategi funtzioa). Behin lehortuta ur ertzean egongo diren ontzioletara eramango da, eraikitzear dagoen ontziaren tamaina arabera sailkatuz (trainera-ontzia, piragua, surf tabla..). Ontziola hauetan egur piezak moldatuko dira eta hauen muntaia egingo da, ontzia amaitu arte. Azkenik, ontzia uretara jeisten da.

Bisitarien ardatza: (ipar-hegoalde)
Muruetara iristeko garraio publikoa erabiltzea nahi dugu, bai trena zein ferry-a. Bi hauek gunearen hegoaldera iritsiko dira. Ardatz honi paralelo, eraikin nagusia aurkituko dugu. Honek, lehendik zegoen tejeria besarkatuko du, barruan erakusketa gunea sortuz. Horrez gain, hitzaldi areto txiki bat, bulegoak...egongo dira bertan. Eraikin honen eraikuntza malguak, estalduran zein zoruan irekidurak egitea ahalbidetzen digu. Ibilbide honek, ontziolak zeharkatzen ditu, hauetako jarduerak bisitatzeko aukera eskeiniz. Ibilbidearen amaieran beste espazio publiko batekin egingo dugu topo.


Eraikuntza sistemari dagokionez, itsasontzien eredua jarraitu dugu, hauen egitura irauliz. Gunearen zorua ere, modulo bat jarraituz eraikiko da.  Eraikinei dagokienez, erabileraren arabera bi itsasontzi moten eraikuntza sistema jarraitu dugu.



Ondorengo ebaketetan argi ikusten da, alde batetik prozesua eta bestetik ontziolen bolumetria.(egitura iraulia)
Hona hemen proposamenaren bideo bat

                             
                             Bio-eraikuntza Muruetan from imanol sorazu on Vimeo.

jueves, 2 de diciembre de 2010

URDAIBAI_EGURRA_URA (negoziazio estrategikoa)


Bigarren ariketa hontarako, Muruetan garatzear dugun hasierako programa aurkezten dugu sarrera hontan. Urdaibaiko EGURRA eta URA -ri etekin gehien ateraz, bailararekin adostutako negoziazio estrategikoa proposatzen da.



Egurrezko ontzien fabrikazioaren inguruan jardungo duen fabrika proposatzen da, Murueta zelula autosufiziente bat bezala funtziona dezan helburu. Inguruko lehengaietaz baliatuko gara programa martxan jartzeko eta Muruetan bertan proposaturiko fabrika, gai izango da egurrak behar duen lehortze eta mozketa prozesuak gauzatzeko, ondorio moduan, inguruko herriak asetuko dituzten produktuak eskeiniz; txalupak, surf tablak, piraguak, trainerak... Elementu guzti hauek eraikuntza sistema berdina izango dute oinarri, egurrezko COSTILLAR-a planteatzen da, diementsio ezberdinetara egokituko dena.


Txalupen eraikuntzaren ondorioz sortzen diren zerrautsaz baliatuz, Pellet galdara sistemen erabilera planteatzen da, sortutako energia hau gure alde erabiliz. Erreketa prozesu honetan sortutako CO2 -a zuhaitzek lehendik jasotako CO2 kantitatea izango da, beraz zirkulu ekologiko baten aurrean aurkituko gara. Azkenik, tailerretarako eta ontzien fabrikaziorako egindako eraikinetarako ere, ontzien eraikitze sistema bera proposatzen da, Costillar horrekin egindako "cubierta invertida" deritzona.

Hemen, egurrezko surf tabla bat nola egiten den erakusten den bideo bat:

Madera (Kepa Alvarez)

martes, 30 de noviembre de 2010

NOEren Arka

Hasierako burutapenak egiten hasi ginen ikusiz zer-nolako jarduerak egiten ziren Urdaibain duela zenbait urte. Horretarako historian zehar egon diren jarduera ekonomiko nagusiak aztertu genituen.
XI Mendea:
 Marisko bilketa
 Metalurgiaren garapena eman zen ur errota mota ezberdinekin landuak.
XIV Mendea:
 Industria garapena eta ontziolak. Inguruetatik lortzen ziren lehengaiak eta ingurua itsasoarekin erlazio zuzuena izanda ontziolak garatu ziren.
XIX-XX Mendea:
 Nekazaritza garatu zen bertako produktu ezberdinak garatuz;ezkadiak, artoa, garia, algak,..
 Azpiegitura eraikuntzak egiten hasi ziren, ingurua trenaren bidez komunikatuz

Gure proposamena inguruko baldintzak aprobetxatuz, bertako ekintza tradizionalak modu berri batean eta elkarrekin euki dezaketeen erlazioak aztertuz. Murueta zelula autosufiziente bezala funtziona dezan bertako baliabideak aprobetxatuz.
Ontziak erabiliko dira gune ezberdinen arteko konexioak egiteko uraren bidez, toki ezberdinetan sor daitezkeen materiak garraiatzeko.
modu honetan lezkadi, alga, garia edota artoaren landaketak animaliak elikatzeko erabil daitezke, eta alderantziz, hauek sortutako hondakinak balioko dute ongarri moduan erabiltzeko eta aurrekoen garapena sortzeko. Gainera itsasontzientzat balio ez duen egurra edo soberakinak labea pizteko erabil daiteke eta errotak erabil daitezke energia emateko jarduera ezberdinei.
 
Badian zehar erabilera hauek eman daitezke toki ezberdinetan zehar. Erabiltzen diren eremuak aldokarrak direnez askotan, gure egitura edo eraikinak tokiz aldatzeko aukera izango dute edota inolako arrastorik usteko gai izango dira. Egitura hauek gai izango dira ere, inguruan garatuko diren beste ekintzak bertan hartzeko.
 Ekintza eta eraikin hauek inguru horren katalizadoreak izango dira, herri bizitza eta bertako produktuen denominazioa sustatuz garapen ekonomikoa emanez aldi berean.

Jarduera ekonomikoen azterpena


martes, 23 de noviembre de 2010

Murueta_hasierako gerturaketa

martes, 9 de noviembre de 2010

A1 panela_igerileku naturalak eta aisialdi gunea Laidan



Erabilera guztiak pasealekuaren nibeletik hondartzako nibelera tartean narratzen dira. Bolumenak kota ezberdinetan ageri dira, zirkulazio bide nagusiei erantzuten. Pareta antolatzaileen barruko azalek kontatzen dizkiguten istorioak jarraiki, programako erabilera guztiekin egingo dugu topo, hauek hondartza eta pasealekuarekin duten harremanaren arabera antolatuta.

oina


ebaketak



Saunaren iluminazioa era honetan antolatzen da:

_ Argiztapen naturala; sabaian irekitako 9 luzernarioetatik zehar igarotako argiak igerileku zatia iluminatzen du.
_ Argiztapen artifiziala; jeitsitako sabai faltsua izkinara eraman beharrean, paretatik 10zm-tako tartera geratzen da, honen ertzan lampara perimetrala helduz. Eraikinak artesiak izango balituzke moduko argi naturalaren sarrerak lortuko lukeen efektua bilatzen da. Argi honek, eraikinaren barruan soilik bada ere, ingurua baretzen du eta sakonera ematen dio eraikinari, hau arnasten egongo balitz moduko sentsazioa gauzatuz simulatutako artesiei esker.

saunaren garapena


Azkenik, maketaren zenbait argazki


sábado, 6 de noviembre de 2010

Zentzumenekin jolasten

Programaren erabilera ezberdinen arteko erlazioak aztertu ondoren, bolumetria osoaren barneko ibilbide egituratzailea antolatzeko saiakeran aritu naiz. Inguruarekiko erlazio bisuala mantendu eta beste batzutan itsutzen gaituzten pareta batzuen artean ibilbide ezberdinak azaltzen zaizkigu. Bi ardatz proposatzen dira, haien artean elkartzutak; lehenengoa ibilbideen ardatza (artikulazio moduan) eta bigarrena erabileren ardatza. Bi ardatzak haien artean osagarriak dira, ibilbideen ardatzak erabileretara pasarazteko aduanak bihurtzen direlarik.

Begiak itxita ere, erne belarriak, itsasoaren hizkuntza ulertuko duzu, eta deskuidatuz gero, zipristinekin bustita bukatuko duzu ibilbidearen amaiera zenbait tokitan.


Laida pasealekuaren amaieran kokatzen den bolumetriaren hegoaldean, itsasoarekiko erlazioa mantendu beharrean programaren motorea antolatzen da, igerileku naturala. Igerilekuaren eta itsasoaren arteko eten bisuala anulatzea izan dudala helburu, elementu natural baten esku hartu dut, harea hain zuzen.



Harez eraikitako dunari esker, prozesu zikliko baten eraginpean aurkituko gara; marea igotzerakoan, ura igerilekura pasarizko digu eta marea behera egiten duenean berriz, itsasoaren zati txiki bat dunak preso bilakatuko du, 7 orduren buruan itsasoa askatzera hurbilduko da, baina huts egitean atzera egin behar izango du behin eta berriz...


domingo, 24 de octubre de 2010

Bilboko itsasadarra berdez jantzita

Artibuyen a una plataforma anti- Tren de Alta Velocidad el teñido de verde de la ría

Atribuyen a una plataforma anti-Tren de Alta Velocidad el teñido de verde de la ría

La ría de Bilbao se ha despertado esta mañana teñida de verde.
El Departamento vasco del Interior atribuye a una plataforma anti-TAV (Tren de Alta Velocidad) la acción por la que un total de 18 cauces fluviales vascos, incluida la ría de Bilbao, así como numerosas fuentes, han aparecido la mañana de este domingo completamente teñidos de verde.
Para llevar a cabo esta acción, se ha utilizado un colorante que podría ser la fluoresceína, un producto "no tóxico", según han informado fuentes de la Diputación Foral de Vizcaya. Una dotación de URA (Agencia Vasca del Agua), que se ha presentado en el lugar de los hechos para analizar el estado del agua, ha explicado que se trata de un vertido aislado y que no tiene efectos nocivos.
La acción ha afectado en Vizcaya a la ría de Bilbao, a varias fuentes públicas de la capital vizcaína, y a ríos de Galdakao, Durango, Getxo, Lemoa, Amorebieta, Ugao, Arrigorriaga, Abadiño, Basauri y Zeberio.
En Guipúzcoa, las localidades afectadas ha sido Tolosa, Oñati, Oiartzun y Zestoa. En Álava ha sido Vitoria el único punto del que se tiene constancia, según ha informado el Departamento de Interior. Los primeros avisos de ríos teñidos han llegado entre las ocho y media y las nueve de la mañana, y posteriormente se ha ido aviso de los demás. No se descarta que pudieran haber más ríos o corrientes de agua afectados.

Un verde intenso
El verde intenso de la ría de Bilbao ha sorprendido a las personas que paseaban esta mañana por su entorno, y algunos han aprovechado para fotografiar el sorprendente panorama. El tinte afectaba a un tramo que iba desde el barrio de La Peña hasta el puente del Ayuntamiento, sin llegar a alcanzar el Guggenheim.
En Bilbao, también han aparecido con el agua verde fuentes céntricas como la de la plaza Moyúa, la fuente de Jado o la de la plaza Circular. Al mediodía los operarios de limpieza vaciaban y limpiaban la fuente de Moyúa.
Por último, en Galdakao el tinte ha afectado a un tramo del río Ibaizabal entre el barrio de Bekea y Usánsolo, en una zona rural y boscosa. En un punto del cauce a las doce del mediodía aún era visible el rastro de un fuerte color verde fluorescente.

domingo, 17 de octubre de 2010

GENIUS LOCI. Lekuaren espiritua

CHRISTIAN NORBERG - SCHULZ

Genius loci_kontzeptu erromatarra. "Cada ser independiente tiene su «Genius», su espíritu guardián. Este espíritu da vida a la gente y a los lugares, los acompaña desde el nacimiento hasta la muerte y determina su carácter o esencia. Aún los Dioses tienen su «Genius», lo que ilustra la naturaleza fundamental del concepto. El Genius denota lo que una cosa es o lo «que quiere ser», según las palabras de Louis Khan .

El «Genius Loci» ha permanecido como una realidad viviente durante el curso de la historia, a pesar de no haber sido expresado como tal. Artistas y escritores han encontrado inspiración en el carácter local y han explicado el fenómeno, tanto en el arte como en la vida cotidiana, cuando se han referido al paisaje o a los ambientes urbanos.

El turismo moderno demuestra que la experiencia de diferentes lugares es de una gran importancia; aunque este valor hoy tienda a perderse. En efecto, el hombre moderno ha creído por un largo período de tiempo, que la ciencia y Ia tecnología lo habían liberado de su directa dependencia hacía los lugares. Esta creencia era sólo una ilusión: pues la polución y el caos del medio ambiente aparecieron de repente como un castigo, obligándolo a reconsiderar el problema del Lugar con su verdadera importancia.

Todas las culturas han desarrollado 'sistemas de orientación', 'estructuras espaciales que facilitan el desarrollo de una buena imagen del medio'. El mundo puede estar organizado alrededor de un conjunto de puntos focales, o estar quebrado en diversidad de regiones conocidas, o estar unido por caminos que se recuerdan ". A menudo estos sistemas de orientación están basados o se han derivado de la estructura natural dada. Donde el sistema es débil, la imagen formada llega con dificultad, y el hombre se siente «perdido». El terror de verse perdido viene de la necesidad que tiene un organismo móvil, como el humano, de estar orientado en su entorno.
Evidentemente cada ser humano tiene que poseer un esquema de orientación, y de identificación. La identidad de una persona está definida en términos del desarrollo del esquema, porque ella determina el mundo que le es asequible a él. Este factor se confirma con el uso del lenguaje común. Cuando una persona quiere decir quién es él, generalmente expresa: «yo soy un neoyorquino» o «soy un romano». Esto quiere decir algo mucho más concreto qué decir «soy arquitecto» o quizás: «soy optimista». Entendemos que la identidad humana está en un sentido amplio, en función de lugares y cosas. Es así, no sólo importante señalar que nuestro medio ambiente tiene una estructura espacial que facilita la orientación, sino que además de ello, esta consiste en objetos concretos de identificación. La identidad humana presupone la identidad del lugar. Identificación y orientación son aspectos primarios del hombre estando en el mundo. Mientras la identificación es la base para el sentido humano de pertenencia, la orientación es la función que permite que sea aquel «homo viator», lo cual es parte de su naturaleza. Es característico del hombre moderno que por un largo período presente el rol de un buscador ansioso de lugares. Se quiso ser «libre» y conquistar el mundo. Hoy comenzamos a darnos cuenta que la verdadera libertad presupone pertenencia, y que el «morar» significa pertenencia a un lugar concreto." (...)
Jakina da norbanakoaren begia txikitatik ikusi duen gauzengatik hezitua izan dela. Herrialde berri bat ezagutzerakoan, horko ardoa dastatzea, gazta probatzea, eta bertako biztanleekin solasaldiak ezinbestekoak dira kultura baten oinarrizko determinatzailea lekuaren espiritua dela konprobatzeko.
Lekuaren espiritua gizakiagatik interpretatua izan ohi dela deritzot, zeinek hau bereganatu eta bere buruko eskemetara erantsiko duen. Gizakiak inguru honetan familiakorrak bihurtuko dituen ezaugarriak topatzen ditu eta era honetan, biztanlea eta bizilekuaren artean erlazio intimoa ezartzen da, non espazioa izaeraz bete egiten duen eta ondorioz, norberaren  pertsonarekin identifikatzea eta orientatzea lortzen duen. Dena den, leku bakoitzak berez espiritu bat dauka ala gizakia da lekuari opari hau eskeintzen diona? era honetan, leku berak espiritu ezberdinak izan ditzake, edo lekua da biztanle bakoitzarekin era batera edo bestera azaltzen dena?
Posiblea da elementu berdinak sentsazio ezberdinak sortaraztea biztanle bakoitzean, nork era ezberdin batean bereganatzen dituen eta espiritu horren atal bat deskubritzen duen...

viernes, 15 de octubre de 2010

ESPAZIO EZBERDINEN OSAKETA

Behin taldean egindako analisiaren ondoren, norberak bere bidea har dezala erabaki dugu. Bakarkako bide honen hasieran, garatzear dugun programa Laida hondartzan txertatzeko, inguruaren INPUT-ak zehaztu ditut lehenik. Gaur egungo existentziei erreparatuz, hauen arteko erlazio ezberdinak aztertuz eta ibilbide ezberdinak (bai errepidez, oinez, zein ur bidez) zehaztuz, ondorio moduan, programaren bolumenen antolaketaren hasierako tanteo bat dut espero.


Espazio ezberdinen multzoa, Urdaibaien burutu beharko dituzten funtzioen bila, hiru multzotan bereizten da:

_ ESPAZIO-ERABILEREN  BANAKETA


3 espazio ezberdin hauen interakzioak programa oso eta aberats batean bukatu daiten espero dut. Jendearen beharren eta konfortaren arabera erlazionatuko dira haien artean. Bolumenei eta Laida hondartzari erantzuna ematen dioten gune publikoak artikulazio moduan funtzionatuko dute. Alde batetik espazio publiko pabimentatua (programako erabilerak asetzeko) eta bestetik, naturalagoa (hondartzari erantzuten). Hona hemen espazio eta funtzio ezberdinen arteko erlazio posibleak.

_PROGRAMA ETA INPUT-EN ERLAZIO POSIBLEAK

martes, 5 de octubre de 2010

1.Ematea_Urdaibai aztertzen

_ANALISING TIME

Urdaibai bailara asetzen dituzten garriobideak kritikatuz hasten da gure azterlana. Izan ere, bi kostaldeak oso hurbil dauden arren, lotura bisualak alde batera utzita, ia ez dira erlazionatzen. Ildo beretik, bailara osoari bizia ematen dion eragile nagusia ura denez, ikerketa garraiobide alternatiboak planteatzean zentratzen da.
Horretarako, itsasaldiak, itsas korronteak, eguzkitzapena eta urarekin lotura zuzena duten iharduerak aztertu ditugu.


_SUNBATHING, PIRAGUING & SURFING TIME

Ikerketa egiteko lekuan barneratzea egokia suertatu zitzaigun, itsasaldiak eta korronteak “in situ” aztertzeko eta Urdaibaiko ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko.






 
SO…
Egunpasaren ondorio nagusia itsasaldiek gure inguruko ekintza nagusietan berebiziko garrantzia dutela izango zen, bai ur-ekintzak egiteko (piraguing & surfing), baita eguzkia hartzeko eta bainatzeko ere.

_DIFFERENT USES

­­­­­Aisialdiarekin erlazionatuak dauden ekintza gehienei esker izaten dira jende etorrera masiboak udan. Hariarekin jarraituz, Urdaibaiko nukleoak elkarren artean lotzen dira ur-ekintzen bidez.  Horregatik, ura garraiobideen zentru bihurtzea irtenbide ona izan daiteke.

_CONEXIONS

Tokian murgildu ahala, argi eta garbi somatzen da mende eta ekialdearen arteko bereizketa, batez ere garraiobideei (trena eta autoak) eta dentsitateari dagokionez. Dena den,  udako jende fluxuak (Laga eta Laidako turismoa) direla medio, badago bi isurialdeak lotzen dituen “ferry” txikia, Mundaka-Sukarrieta-Laida ibilbidea gauzatzen duena, baita Bermeo eta Elantxobe erlazionatzen dituen txinbitoa ere.
SO…
Ekialdean, beraz, lekurik basatien eta birginenak daude eta udako jende etorrera horri erantzuteko garraiobide ohikoak proposatu beharrean, ibai bidezkoak aukera egokiak izan litezke, bi isurialdeen arteko loturak areagotuz.
Bestalde, gorago azaldutako izaera naturala ez dator bat Laidako topografiarekin, gizakiak aldatutakoa dirudi eta.

_PROYECTING TIME

Lehenengo ariketari begira, itsasaldiak kontuan hartu behar dira ur gazizko piszinak egiterako orduan, itsasbeheran lokatzezko putzuak bilakatu ez daitezen. Bestalde, erabiltzaile ezberdinen altuerak eta igeri egiteko gaitasunak eragiten dute proiektua.
Horrez gain, irisgarritasuna nagusitasuna bereganatzen du, ibaiez nahiz lurrez.

domingo, 26 de septiembre de 2010

Land Art. Agnes Denes.

60.ko hamarkadan artea merkalizatzearen idearen aurka agertzen zaizkigu artista asko. Museo eta arte aretoen espazio mugatuetatik at dauden tokietarako lanak burutzen hasten dira. Land art-ak paisaiaren esparruak antzezleku bihurtzen ditu, garaipen industrialaren ondorioz abanguardiek naturarekiko galdutako ardura berreskuratuz. Egia esan, kuriosoa eta bai, apur bat kontraesanekoa ere izan da arkitekturaren mugetatik kanpo aurkeztea oinarri duen "land art-a" Koldo Mitxelenaren barruan jasota ikustea.

("Mi trabajo va más allá de los límites del arte, produciendo controversias globales." Agnes Denes)


Agnes Denes arte kontzeptualaren sortzaileetariko bat dugu. 1982 urtean, Arte Publikoko funtsak eskatuta, Wheatfield-A Confrontation ingurumen proiektua egin zuen. Manhattaneko zabortegi izaera zuen lursail bat garbitu eta hektarea bateko gari zelaia landatu zuen.(lursaila urbanizatu egin zuten aurrerago, eta 2001eko irailaren 11ko atentatuetan suntsituta geratu zen). Denesen helburua "giza balioei eta okerreko lehentasunei" buruzko gogoeta argia egitea dugu, beraz, mende askotako mantenu ekonomikoa jaso eta orduko munduko zentru ekonomikoan landatzen du, land art-aren propioa den paisaiako eremua artelana bihurtuz.

Gari zelai hori kontzeptu unibertsal bat bezala uler genezake, elikagaia, energia, munduko komertzioa eta ekonomia irudikatzera datorkiguna. Bestetik, gosea eta kezka ekologikoei eginiko kritika somatzen dut proiektuan. Agnesen intentzioa, giza balioen gaineko atentzioa bilatzea izan zen. Bildutako uzta munduko 28 hiritan banatu zen, falmilia askotako mantenu ekonomikoa hornituz.



sábado, 25 de septiembre de 2010

Aurten zer?

Disfrutatzeko urtea izango dela diote askok aurtengo proiektuetako ikasgaia.  Norbanakoaren sormena eta irudimena jorratzeko aukera eskaintzen duen ikasgai bakarra dela kontutan izanik, klaseko dinamika egoki batekin itzela suertatu daiteke kurtso amaieran lortutako emaitza.

Talde lanek, proiektu batean gehiago sakondu eta murgiltzeko aukera ematen dutela deritzot, gelakideekin ikuspuntuak alderatuz, guk geuk gure muga propioak gaindituz eta arazoei soluzio egokienak bilatuz, nolabait ikaskide eta irakasle papera geureganatuz aldi berean. Proiektua bera alor desberdinez zipriztintzea proposatzen dut, burututako proiektu hori erabat "erreala" bihurtzen duten alorrak jorratuz. Hots, beste ikasgaiekin duen lotura lantzea.

Bestetik, zuzenketei dagokienez, publiko, banakako zein blog-aren bitartezko iruzkinen tarteko segida bat espero dut, bata bestearen osagarri.

Bai, arrazoia dute, aurtengoa ondo pasatzean datza.