sábado, 6 de noviembre de 2010

Zentzumenekin jolasten

Programaren erabilera ezberdinen arteko erlazioak aztertu ondoren, bolumetria osoaren barneko ibilbide egituratzailea antolatzeko saiakeran aritu naiz. Inguruarekiko erlazio bisuala mantendu eta beste batzutan itsutzen gaituzten pareta batzuen artean ibilbide ezberdinak azaltzen zaizkigu. Bi ardatz proposatzen dira, haien artean elkartzutak; lehenengoa ibilbideen ardatza (artikulazio moduan) eta bigarrena erabileren ardatza. Bi ardatzak haien artean osagarriak dira, ibilbideen ardatzak erabileretara pasarazteko aduanak bihurtzen direlarik.

Begiak itxita ere, erne belarriak, itsasoaren hizkuntza ulertuko duzu, eta deskuidatuz gero, zipristinekin bustita bukatuko duzu ibilbidearen amaiera zenbait tokitan.


Laida pasealekuaren amaieran kokatzen den bolumetriaren hegoaldean, itsasoarekiko erlazioa mantendu beharrean programaren motorea antolatzen da, igerileku naturala. Igerilekuaren eta itsasoaren arteko eten bisuala anulatzea izan dudala helburu, elementu natural baten esku hartu dut, harea hain zuzen.



Harez eraikitako dunari esker, prozesu zikliko baten eraginpean aurkituko gara; marea igotzerakoan, ura igerilekura pasarizko digu eta marea behera egiten duenean berriz, itsasoaren zati txiki bat dunak preso bilakatuko du, 7 orduren buruan itsasoa askatzera hurbilduko da, baina huts egitean atzera egin behar izango du behin eta berriz...


0 comentarios:

Publicar un comentario