Bigarren ariketa hontarako, Muruetan garatzear dugun hasierako programa aurkezten dugu sarrera hontan. Urdaibaiko EGURRA eta URA -ri etekin gehien ateraz, bailararekin adostutako negoziazio estrategikoa proposatzen da.
Egurrezko ontzien fabrikazioaren inguruan jardungo duen fabrika proposatzen da, Murueta zelula autosufiziente bat bezala funtziona dezan helburu. Inguruko lehengaietaz baliatuko gara programa martxan jartzeko eta Muruetan bertan proposaturiko fabrika, gai izango da egurrak behar duen lehortze eta mozketa prozesuak gauzatzeko, ondorio moduan, inguruko herriak asetuko dituzten produktuak eskeiniz; txalupak, surf tablak, piraguak, trainerak... Elementu guzti hauek eraikuntza sistema berdina izango dute oinarri, egurrezko COSTILLAR-a planteatzen da, diementsio ezberdinetara egokituko dena.
Txalupen eraikuntzaren ondorioz sortzen diren zerrautsaz baliatuz, Pellet galdara sistemen erabilera planteatzen da, sortutako energia hau gure alde erabiliz. Erreketa prozesu honetan sortutako CO2 -a zuhaitzek lehendik jasotako CO2 kantitatea izango da, beraz zirkulu ekologiko baten aurrean aurkituko gara. Azkenik, tailerretarako eta ontzien fabrikaziorako egindako eraikinetarako ere, ontzien eraikitze sistema bera proposatzen da, Costillar horrekin egindako "cubierta invertida" deritzona.
Hemen, egurrezko surf tabla bat nola egiten den erakusten den bideo bat:
Cargado por surfilmfestibal7. - Explorar más videos de ciencia.
0 comentarios:
Publicar un comentario