60.ko hamarkadan artea merkalizatzearen idearen aurka agertzen zaizkigu artista asko. Museo eta arte aretoen espazio mugatuetatik at dauden tokietarako lanak burutzen hasten dira. Land art-ak paisaiaren esparruak antzezleku bihurtzen ditu, garaipen industrialaren ondorioz abanguardiek naturarekiko galdutako ardura berreskuratuz. Egia esan, kuriosoa eta bai, apur bat kontraesanekoa ere izan da arkitekturaren mugetatik kanpo aurkeztea oinarri duen "land art-a" Koldo Mitxelenaren barruan jasota ikustea.
("Mi trabajo va más allá de los límites del arte, produciendo controversias globales." Agnes Denes)

Gari zelai hori kontzeptu unibertsal bat bezala uler genezake, elikagaia, energia, munduko komertzioa eta ekonomia irudikatzera datorkiguna. Bestetik, gosea eta kezka ekologikoei eginiko kritika somatzen dut proiektuan. Agnesen intentzioa, giza balioen gaineko atentzioa bilatzea izan zen. Bildutako uzta munduko 28 hiritan banatu zen, falmilia askotako mantenu ekonomikoa hornituz.
0 comentarios:
Publicar un comentario