Disfrutatzeko urtea izango dela diote askok aurtengo proiektuetako ikasgaia. Norbanakoaren sormena eta irudimena jorratzeko aukera eskaintzen duen ikasgai bakarra dela kontutan izanik, klaseko dinamika egoki batekin itzela suertatu daiteke kurtso amaieran lortutako emaitza.
Talde lanek, proiektu batean gehiago sakondu eta murgiltzeko aukera ematen dutela deritzot, gelakideekin ikuspuntuak alderatuz, guk geuk gure muga propioak gaindituz eta arazoei soluzio egokienak bilatuz, nolabait ikaskide eta irakasle papera geureganatuz aldi berean. Proiektua bera alor desberdinez zipriztintzea proposatzen dut, burututako proiektu hori erabat "erreala" bihurtzen duten alorrak jorratuz. Hots, beste ikasgaiekin duen lotura lantzea.
Bestetik, zuzenketei dagokienez, publiko, banakako zein blog-aren bitartezko iruzkinen tarteko segida bat espero dut, bata bestearen osagarri.
Bai, arrazoia dute, aurtengoa ondo pasatzean datza.
0 comentarios:
Publicar un comentario