Behin taldean egindako analisiaren ondoren, norberak bere bidea har dezala erabaki dugu. Bakarkako bide honen hasieran, garatzear dugun programa Laida hondartzan txertatzeko, inguruaren INPUT-ak zehaztu ditut lehenik. Gaur egungo existentziei erreparatuz, hauen arteko erlazio ezberdinak aztertuz eta ibilbide ezberdinak (bai errepidez, oinez, zein ur bidez) zehaztuz, ondorio moduan, programaren bolumenen antolaketaren hasierako tanteo bat dut espero.
Espazio ezberdinen multzoa, Urdaibaien burutu beharko dituzten funtzioen bila, hiru multzotan bereizten da:
_ ESPAZIO-ERABILEREN BANAKETA
_ ESPAZIO-ERABILEREN BANAKETA
3 espazio ezberdin hauen interakzioak programa oso eta aberats batean bukatu daiten espero dut. Jendearen beharren eta konfortaren arabera erlazionatuko dira haien artean. Bolumenei eta Laida hondartzari erantzuna ematen dioten gune publikoak artikulazio moduan funtzionatuko dute. Alde batetik espazio publiko pabimentatua (programako erabilerak asetzeko) eta bestetik, naturalagoa (hondartzari erantzuten). Hona hemen espazio eta funtzio ezberdinen arteko erlazio posibleak.
_PROGRAMA ETA INPUT-EN ERLAZIO POSIBLEAK
0 comentarios:
Publicar un comentario