martes, 5 de octubre de 2010

1.Ematea_Urdaibai aztertzen

_ANALISING TIME

Urdaibai bailara asetzen dituzten garriobideak kritikatuz hasten da gure azterlana. Izan ere, bi kostaldeak oso hurbil dauden arren, lotura bisualak alde batera utzita, ia ez dira erlazionatzen. Ildo beretik, bailara osoari bizia ematen dion eragile nagusia ura denez, ikerketa garraiobide alternatiboak planteatzean zentratzen da.
Horretarako, itsasaldiak, itsas korronteak, eguzkitzapena eta urarekin lotura zuzena duten iharduerak aztertu ditugu.


_SUNBATHING, PIRAGUING & SURFING TIME

Ikerketa egiteko lekuan barneratzea egokia suertatu zitzaigun, itsasaldiak eta korronteak “in situ” aztertzeko eta Urdaibaiko ikuspuntu ezberdinak ezagutzeko.






 
SO…
Egunpasaren ondorio nagusia itsasaldiek gure inguruko ekintza nagusietan berebiziko garrantzia dutela izango zen, bai ur-ekintzak egiteko (piraguing & surfing), baita eguzkia hartzeko eta bainatzeko ere.

_DIFFERENT USES

­­­­­Aisialdiarekin erlazionatuak dauden ekintza gehienei esker izaten dira jende etorrera masiboak udan. Hariarekin jarraituz, Urdaibaiko nukleoak elkarren artean lotzen dira ur-ekintzen bidez.  Horregatik, ura garraiobideen zentru bihurtzea irtenbide ona izan daiteke.

_CONEXIONS

Tokian murgildu ahala, argi eta garbi somatzen da mende eta ekialdearen arteko bereizketa, batez ere garraiobideei (trena eta autoak) eta dentsitateari dagokionez. Dena den,  udako jende fluxuak (Laga eta Laidako turismoa) direla medio, badago bi isurialdeak lotzen dituen “ferry” txikia, Mundaka-Sukarrieta-Laida ibilbidea gauzatzen duena, baita Bermeo eta Elantxobe erlazionatzen dituen txinbitoa ere.
SO…
Ekialdean, beraz, lekurik basatien eta birginenak daude eta udako jende etorrera horri erantzuteko garraiobide ohikoak proposatu beharrean, ibai bidezkoak aukera egokiak izan litezke, bi isurialdeen arteko loturak areagotuz.
Bestalde, gorago azaldutako izaera naturala ez dator bat Laidako topografiarekin, gizakiak aldatutakoa dirudi eta.

_PROYECTING TIME

Lehenengo ariketari begira, itsasaldiak kontuan hartu behar dira ur gazizko piszinak egiterako orduan, itsasbeheran lokatzezko putzuak bilakatu ez daitezen. Bestalde, erabiltzaile ezberdinen altuerak eta igeri egiteko gaitasunak eragiten dute proiektua.
Horrez gain, irisgarritasuna nagusitasuna bereganatzen du, ibaiez nahiz lurrez.

0 comentarios:

Publicar un comentario