martes, 19 de abril de 2011

Programa eta antolaketa orokorra


Aurreproiektuko bigarren fase honetan, aurrekoan ISLAn egindako azterketa, eta gure lehen proposamena lotuko ditugu. Hasiera batean proposatu genituen erabilerak, bertako baserrietan kokatu, eta espazio publikoarekin nola lotuko diren pentsatu dugu.

Islaren erdigunean kokatu gara, KOPERATIBAREN MOTORE  izango den NUKLEO PRIMITIBO hori egituratuz. Horretarako, baserri bakoitzak izango duen erabileraren arabera  behar bezala asetuko dugu, gehitutako atxikiekin, eta URIARTE baserriaren berriztapena planteatuz. 



Isla-ren bihotza izango den zentruan, espazio publikoa egituratu dugu, 3 erabilera desberdinak bertan bateratuz. Horregatik, gaur egun dagoen Txokoa, biltegi bezala berrerabiliko dugu, eta honen aurrean Truke-Merkatua kokatu.

Asanblada eraikina (Uriarte baserria), zelai baten erdian kokatuta, bertara iristeko bideak proposatu ditugu. Bi ardatz nagusi planteatezn dira, bat oinezkoen espazio publikoa, eta bestea kota baxuago batean kotxeentzat prestatua. 



Proiektuaren zati garrantzitsuena, Uriarte baserriaren berritzea izango da, hau programa guztiz desberdin batekin betez. Jadanik utzia dagoen baserri bat, asanblada eraikin, Txoko, Egoitza… bilakatuko da, bere terraza eta harrera guneekin. Honek ere bere inguruan espazio publikoaren garapen bat eskatuko digu.

Horretarako gaur egun geratzen denaren neurri eta irekidurak marraztu ditugu (hurbilketa moduan):


Koperatibaren pertsonai nagusien (ardiak eta barazki produkzioa) ibilbidea adierazten da ebaketa honen bidez, Islako zentrutik Uriarte baserriruntz. Bidearen erdian Truke-Merkatuan egindako geltokia azpimarratu nahi izan da, Asanblada eraikinetik gertu.


viernes, 1 de abril de 2011

ISLA_ hasierako azterketa

ISLA  auzora gerturatuz...

  
Orain dela bi aste Islako auzora urbildu ginen. 
Bertan bertako auzotar kuxkusero jator batekin topo egin genuen, eta bertako idei orokor bat eman zigun, baserri bakoitzaren laburpen historiko bat eginez.

                                  

Hurrengo ondorioak ateraz:
    - Bertako bizilagunak gutxi ziren 
    - Euren arteko espazio publikoak oso murriztuak eta kaskarrak ziren 
  

  
ISLAKO AZPIEGITURAK
  
HESI ETA JABETZEN AZTERKETA



lunes, 7 de marzo de 2011

Anfiteatroa Ereñoko Harrobian I I I. ariketaren entrega


Ereñoko harrobia anfiteatro moduan ulerturik, bertan gauzatu daitezkeen ekitaldi ezberdinetara eta egunerokotasun bati erantzuna emango dion plataforma sistema simplea proposatzen da.
PLATAFORMA SISTEMA:  Proposamenak, egunerokotasunean, harrobiaren paretan zeharreko ibilbide bat eskaintzen dio bisitariari, hormaren ikerketa lan bat ahalbidetuz. Bestalde, behin behineko ekitaldiei aurre egiteko, plataforma-sistema honek egoera ezberdinetan eman daitezkeen ESZENAK burutzera datorkigu, haren ikusle eta aktoreei leku emanez.
Plataforma hauek izaera malgua izango dute, batzutan ikusle-graderio moduan ulertuak eta bestetan eszenatoki moduan antzestuak. Antzerki-emanaldi baten burutaziorako, jada ez dugu ohizko antzokia eta bere oihalaren beharrik, nahikoa izango da ikusle-aktore harreman batekin.

Plataforma hauek, ESZENATOKI HILAK izango dira, baina harrobia osotasun batea irakurriz gero, (antzoki moduan), ESZENA horiek BIZIA badutela antzemango dugu; haien aktore, publiko eta beharrezko ekipamenduekin ere.

Harrobian proposatzen diren giro ezberdinak:


Beharrezko ekipamendu eta azpiegiturak:

_ komunikazio bertikalak
_ kamerinoak
_ komunak
_ iluminazio instalazioa
_ ur horniduraren instalazioa
_ audio instalazioa

Hona hemen komun eta kamerino baten ebaketa:


sábado, 19 de febrero de 2011

Ereñoko harrobia, Erromako anfiteatro

Ereñora ailegatu eta harrobira sartu bezain pronto harritu nau bertako inguruak erromako anfiteatro batekin duen antzekotasunak. Eszenatokiaren erdigunean nengoela sentitu dut, ikusleak noiz etorko ziren zai. 
Inguruko gradak erdigunera zuzenduta, hutsik daude, aktoreak eta ikusleak jada etxera joan dira eta Ereñoko harrobiaren pareten zeharreko ibilbidea zaila bihurtu da...





"Hemos prescindido de la planta tradicional escenario-público; para cada producción hemos creado un nuevo espacio para actores y espectadores. Así se logra una variedad infinita de relaciones entre el público y lo representado;
...los actores pueden actuar entre los espectadores, poniéndose en contacto directo con el público y dándole un papel pasivo en el drama.
... o los actores pueden construir estructuras entre los espectadores e incluirlos de esta forma en la arquitectura de la acción, sujetándolos a un sentimiento de presión, congestión y limitación de espacio.
...o los actores pueden actuar entre los espectadores e ignorarlos, mirando a través de ellos.
...Los espectadores pueden estar separados de los actores, por ejemplo mediante un alto corral del que sólo sobresalgan sus cabezas"(...)

proposamenak_
(aktibitate masiboari erantzuna)
3 egoera:
1_ Erromako teatro-eszenatoki tipikoa, izaera formala. eszenatokia; harrobiaren erdigunea, honen inguruan gradetan zehar antolatutako ikusleria.
2_ Eszenatoki aldakorra. Gradak partzialki mantendu, beste batzuk haien izaera moldatu eta eszenatoki bihurtu dira. Aktoreak ikusleen artean sakabanatu dira...>>KAOS-a.
3_ Sistema iraulia; behin behineko kontzertuetara egokitua. ikusleak zentruan eta artistak harrobiaren gradetan zehar (eszenatoki moduan orain).


(Egunerokotasunari erantzuna) 

Hasiera batean ekitaldi masiboei erantzuna emateko eraikitako arkitektura izan arren, eguneroko bizitzan beste esanahi bat hartu du eraikuntza honek. Linterna bertikal hauen aurreko fatxadak antzesle-ikusle harremanak jorratzen ditu baina ...
... zer gertatzen da egitura hauen atzeko fatxadekin?
... zelan ahalbidetu sistema sinple hau harrobiaren lau izaera desberdinetara moldatzea?

agian eraikuntza eta graden artean sortutako "mini-mundoa" harrobiko horman zeharreko ibilbide horizontalean oinarritzen den paretaren ikerketa lana izan daiteke...







lunes, 7 de febrero de 2011

BIO-eraikuntza Muruetan_I I. Entrega

A1_ Laburpen panela



Eraikuntza modularra



Hazkunde posibleak programaren arabera
Eraikuntza sistema honekin sor daitekeen arkitekturaren eredu bat (programa = itsas tresnes produkzioa)

Oin planta orokorra: hazkunde posibleak eta eraikuntza sistemaren malgutasuna erakutsiz
Zeharkako ebaketa

3D irudiak

lunes, 24 de enero de 2011


sábado, 22 de enero de 2011

Proiektuaren garapena

    Gure lehenengo proposamenetik, zenbait aldaketa burutu ditugu proiektuan. Izan ere, bi forma desberdin erabili ordez, denak logika eta ideia bat jarraitzeak indar gehiago duela iruditu zaigu. Jarraituko dugun forma, aurrekoan azaldu bezala, txalupen egitura jarraituz lortu dugu.


    Eraikinak orden bat jarraituz daude kokatuak, trenbidetik hasi, eta uretaraino, txalupak eta itsas tresnak eraikitzeko behar den ordenarekin hain zuzen. Lan prozedura izango da hauen alineazio eta kokapena kondizionatu dutena:

    Muntaia eta desmuntaia errazteko, eta pieza berdinak erabiliz eraikuntza sinpleagoa egiteko, oinarritzat 3 x 3 metroko modulo hau hartu dugu.


Hemen ikus ditzakegu gure proposamenaren oinak eta ebaketak.


Eta azkenik, gure ideia eta bertako espazioen pertzezpzioa hobea izan dadin, 3D irudi batzuk: