Ereñoko harrobia anfiteatro moduan ulerturik, bertan gauzatu daitezkeen ekitaldi ezberdinetara eta egunerokotasun bati erantzuna emango dion plataforma sistema simplea proposatzen da.
PLATAFORMA SISTEMA: Proposamenak, egunerokotasunean, harrobiaren paretan zeharreko ibilbide bat eskaintzen dio bisitariari, hormaren ikerketa lan bat ahalbidetuz. Bestalde, behin behineko ekitaldiei aurre egiteko, plataforma-sistema honek egoera ezberdinetan eman daitezkeen ESZENAK burutzera datorkigu, haren ikusle eta aktoreei leku emanez.
Plataforma hauek izaera malgua izango dute, batzutan ikusle-graderio moduan ulertuak eta bestetan eszenatoki moduan antzestuak. Antzerki-emanaldi baten burutaziorako, jada ez dugu ohizko antzokia eta bere oihalaren beharrik, nahikoa izango da ikusle-aktore harreman batekin.
Plataforma hauek, ESZENATOKI HILAK izango dira, baina harrobia osotasun batea irakurriz gero, (antzoki moduan), ESZENA horiek BIZIA badutela antzemango dugu; haien aktore, publiko eta beharrezko ekipamenduekin ere.
Harrobian proposatzen diren giro ezberdinak:
Beharrezko ekipamendu eta azpiegiturak:
_ komunikazio bertikalak
_ kamerinoak
_ komunak
_ iluminazio instalazioa
_ ur horniduraren instalazioa
_ audio instalazioa
Hona hemen komun eta kamerino baten ebaketa:
0 comentarios:
Publicar un comentario