lunes, 20 de diciembre de 2010

aurre_entrega: URDAIBAI, EGURRA, URA

Espazioen antolamendua gauzatzeko, 2 ardatz bereizi ditugu. Alde batetik, trenbidetik uretara zuzen lan prozesua jarraituz, eta bestetik honi perpendikularki, bisitarien ibilbidea.

Lan prozeduraren ardatza: (eki-mendebalde)
Urdaibai ingurutik egurra (eukaliptoa eta haritza) bildu, eta trenez iristen da Muruetaraino. Bertan langileak trenetik materiala batu, eta gaur egungo tejeriaren alboan pilatzen da hau lehortzeko (zerrategi funtzioa). Behin lehortuta ur ertzean egongo diren ontzioletara eramango da, eraikitzear dagoen ontziaren tamaina arabera sailkatuz (trainera-ontzia, piragua, surf tabla..). Ontziola hauetan egur piezak moldatuko dira eta hauen muntaia egingo da, ontzia amaitu arte. Azkenik, ontzia uretara jeisten da.

Bisitarien ardatza: (ipar-hegoalde)
Muruetara iristeko garraio publikoa erabiltzea nahi dugu, bai trena zein ferry-a. Bi hauek gunearen hegoaldera iritsiko dira. Ardatz honi paralelo, eraikin nagusia aurkituko dugu. Honek, lehendik zegoen tejeria besarkatuko du, barruan erakusketa gunea sortuz. Horrez gain, hitzaldi areto txiki bat, bulegoak...egongo dira bertan. Eraikin honen eraikuntza malguak, estalduran zein zoruan irekidurak egitea ahalbidetzen digu. Ibilbide honek, ontziolak zeharkatzen ditu, hauetako jarduerak bisitatzeko aukera eskeiniz. Ibilbidearen amaieran beste espazio publiko batekin egingo dugu topo.


Eraikuntza sistemari dagokionez, itsasontzien eredua jarraitu dugu, hauen egitura irauliz. Gunearen zorua ere, modulo bat jarraituz eraikiko da.  Eraikinei dagokienez, erabileraren arabera bi itsasontzi moten eraikuntza sistema jarraitu dugu.



Ondorengo ebaketetan argi ikusten da, alde batetik prozesua eta bestetik ontziolen bolumetria.(egitura iraulia)
Hona hemen proposamenaren bideo bat

                             
                             Bio-eraikuntza Muruetan from imanol sorazu on Vimeo.

jueves, 2 de diciembre de 2010

URDAIBAI_EGURRA_URA (negoziazio estrategikoa)


Bigarren ariketa hontarako, Muruetan garatzear dugun hasierako programa aurkezten dugu sarrera hontan. Urdaibaiko EGURRA eta URA -ri etekin gehien ateraz, bailararekin adostutako negoziazio estrategikoa proposatzen da.



Egurrezko ontzien fabrikazioaren inguruan jardungo duen fabrika proposatzen da, Murueta zelula autosufiziente bat bezala funtziona dezan helburu. Inguruko lehengaietaz baliatuko gara programa martxan jartzeko eta Muruetan bertan proposaturiko fabrika, gai izango da egurrak behar duen lehortze eta mozketa prozesuak gauzatzeko, ondorio moduan, inguruko herriak asetuko dituzten produktuak eskeiniz; txalupak, surf tablak, piraguak, trainerak... Elementu guzti hauek eraikuntza sistema berdina izango dute oinarri, egurrezko COSTILLAR-a planteatzen da, diementsio ezberdinetara egokituko dena.


Txalupen eraikuntzaren ondorioz sortzen diren zerrautsaz baliatuz, Pellet galdara sistemen erabilera planteatzen da, sortutako energia hau gure alde erabiliz. Erreketa prozesu honetan sortutako CO2 -a zuhaitzek lehendik jasotako CO2 kantitatea izango da, beraz zirkulu ekologiko baten aurrean aurkituko gara. Azkenik, tailerretarako eta ontzien fabrikaziorako egindako eraikinetarako ere, ontzien eraikitze sistema bera proposatzen da, Costillar horrekin egindako "cubierta invertida" deritzona.

Hemen, egurrezko surf tabla bat nola egiten den erakusten den bideo bat:

Madera (Kepa Alvarez)