martes, 30 de noviembre de 2010

NOEren Arka

Hasierako burutapenak egiten hasi ginen ikusiz zer-nolako jarduerak egiten ziren Urdaibain duela zenbait urte. Horretarako historian zehar egon diren jarduera ekonomiko nagusiak aztertu genituen.
XI Mendea:
 Marisko bilketa
 Metalurgiaren garapena eman zen ur errota mota ezberdinekin landuak.
XIV Mendea:
 Industria garapena eta ontziolak. Inguruetatik lortzen ziren lehengaiak eta ingurua itsasoarekin erlazio zuzuena izanda ontziolak garatu ziren.
XIX-XX Mendea:
 Nekazaritza garatu zen bertako produktu ezberdinak garatuz;ezkadiak, artoa, garia, algak,..
 Azpiegitura eraikuntzak egiten hasi ziren, ingurua trenaren bidez komunikatuz

Gure proposamena inguruko baldintzak aprobetxatuz, bertako ekintza tradizionalak modu berri batean eta elkarrekin euki dezaketeen erlazioak aztertuz. Murueta zelula autosufiziente bezala funtziona dezan bertako baliabideak aprobetxatuz.
Ontziak erabiliko dira gune ezberdinen arteko konexioak egiteko uraren bidez, toki ezberdinetan sor daitezkeen materiak garraiatzeko.
modu honetan lezkadi, alga, garia edota artoaren landaketak animaliak elikatzeko erabil daitezke, eta alderantziz, hauek sortutako hondakinak balioko dute ongarri moduan erabiltzeko eta aurrekoen garapena sortzeko. Gainera itsasontzientzat balio ez duen egurra edo soberakinak labea pizteko erabil daiteke eta errotak erabil daitezke energia emateko jarduera ezberdinei.
 
Badian zehar erabilera hauek eman daitezke toki ezberdinetan zehar. Erabiltzen diren eremuak aldokarrak direnez askotan, gure egitura edo eraikinak tokiz aldatzeko aukera izango dute edota inolako arrastorik usteko gai izango dira. Egitura hauek gai izango dira ere, inguruan garatuko diren beste ekintzak bertan hartzeko.
 Ekintza eta eraikin hauek inguru horren katalizadoreak izango dira, herri bizitza eta bertako produktuen denominazioa sustatuz garapen ekonomikoa emanez aldi berean.

Jarduera ekonomikoen azterpena


martes, 23 de noviembre de 2010

Murueta_hasierako gerturaketa

martes, 9 de noviembre de 2010

A1 panela_igerileku naturalak eta aisialdi gunea Laidan



Erabilera guztiak pasealekuaren nibeletik hondartzako nibelera tartean narratzen dira. Bolumenak kota ezberdinetan ageri dira, zirkulazio bide nagusiei erantzuten. Pareta antolatzaileen barruko azalek kontatzen dizkiguten istorioak jarraiki, programako erabilera guztiekin egingo dugu topo, hauek hondartza eta pasealekuarekin duten harremanaren arabera antolatuta.

oina


ebaketak



Saunaren iluminazioa era honetan antolatzen da:

_ Argiztapen naturala; sabaian irekitako 9 luzernarioetatik zehar igarotako argiak igerileku zatia iluminatzen du.
_ Argiztapen artifiziala; jeitsitako sabai faltsua izkinara eraman beharrean, paretatik 10zm-tako tartera geratzen da, honen ertzan lampara perimetrala helduz. Eraikinak artesiak izango balituzke moduko argi naturalaren sarrerak lortuko lukeen efektua bilatzen da. Argi honek, eraikinaren barruan soilik bada ere, ingurua baretzen du eta sakonera ematen dio eraikinari, hau arnasten egongo balitz moduko sentsazioa gauzatuz simulatutako artesiei esker.

saunaren garapena


Azkenik, maketaren zenbait argazki


sábado, 6 de noviembre de 2010

Zentzumenekin jolasten

Programaren erabilera ezberdinen arteko erlazioak aztertu ondoren, bolumetria osoaren barneko ibilbide egituratzailea antolatzeko saiakeran aritu naiz. Inguruarekiko erlazio bisuala mantendu eta beste batzutan itsutzen gaituzten pareta batzuen artean ibilbide ezberdinak azaltzen zaizkigu. Bi ardatz proposatzen dira, haien artean elkartzutak; lehenengoa ibilbideen ardatza (artikulazio moduan) eta bigarrena erabileren ardatza. Bi ardatzak haien artean osagarriak dira, ibilbideen ardatzak erabileretara pasarazteko aduanak bihurtzen direlarik.

Begiak itxita ere, erne belarriak, itsasoaren hizkuntza ulertuko duzu, eta deskuidatuz gero, zipristinekin bustita bukatuko duzu ibilbidearen amaiera zenbait tokitan.


Laida pasealekuaren amaieran kokatzen den bolumetriaren hegoaldean, itsasoarekiko erlazioa mantendu beharrean programaren motorea antolatzen da, igerileku naturala. Igerilekuaren eta itsasoaren arteko eten bisuala anulatzea izan dudala helburu, elementu natural baten esku hartu dut, harea hain zuzen.



Harez eraikitako dunari esker, prozesu zikliko baten eraginpean aurkituko gara; marea igotzerakoan, ura igerilekura pasarizko digu eta marea behera egiten duenean berriz, itsasoaren zati txiki bat dunak preso bilakatuko du, 7 orduren buruan itsasoa askatzera hurbilduko da, baina huts egitean atzera egin behar izango du behin eta berriz...