Koperatiba ISLA-n:
Lehenago kontatu genuen bezela, gure asmoa Isla-k duen potentziala berpiztea izan da. Horretarako, indarrak batuz, koperatiba bat sortu dugu, bertako baserritar eta kanpotik etor daitezkeen langileen artean, Islako Produktua izango dena aurrera eramateko.
Ardiak izango ditugu Islako belardietan, eta bestetik baratzak, hainbat barazki landatuz. Honekin, Gernikako merkatuan Isla- izenarekin aurkeztuko dira produktuok.
Bestetik, Islan dauden baserriak berrerabiliko ditugu, haien arteko hartu-eman bat sortuaz produktuekin, harremana sendotuz. Hau dena aurrera eramateko, Isla-ren erdigunean hain zuzen, Asanblada-eraikin bat proposatu dugu, alboan Truke-merkatu bat duelarik. Hau dana, espazio publiko berritu batekin batera eraikiko da, behe oinean aparkaleku bat eskeiniz.
Bi eskema hauetan, gaur egun dauden zirkulazio arazoak ikus daitezke, eta guk proposatzen dugun zirkulazio berria. Ikus daitekeen bezala, indar handia eman diogu Isla-ko zentrua izan denari, eta espazio eta ekipamendu publikoari.
ANTOLAMENDU OROKORRA:
Hemen ikus daiteke, Islako zentrua nola garatu dugun 2 solairuetan, truke merkatua eta asanblada eraikina berreraikiz, eta hauen artean espazio publikoa garatuz.
Zentru honetan Islako ZELULA PRIMITIBOA izango dena aurkitzen da: ek. publikoak, eta honen inguruan Ardien belardia bere baserri eta atxikiarekin, eta Baratzak, bere baserri eta atxikiarekin. Hauekin hasiko litzateke koperatiba hau, etekinak atera ahala Isla guztira zabalduz.
Plaza, merkatu, aparkaleku eta Asanblada eraikina (baserri berritua) izango denarekin, altuera joku bat burutu dugu. Ikus daitekeen bezala, merkatua behe solairuan kokatzen da, plazatik pixkat desberdinduz. Hona jeisteko, malda eroso bat izango dugu, eta honela aparkalekuarekin konexio zuzena dugu produktuen garraiorako.
Hala ere, aparkalekuan sor daitezkeen keak garbitzeko, eta solairu horrek arnas dezan, behe oina libre geratzen da bi aldeetatik. Honela, Merkatu eta aparkalekuen artean Zuhaitz Filtro bat dugu, goiko plazaraino igoko direlarik.
Baserriak bi solairu dituenez, bai aparkalekutik, baita goiko plazatik, sarrera bat izango du. Hala ere, sarrera printzipala ekialdetik du, bertara malda batetik jetxiaz.
OINAK:
Asanbla
daren eraikinaren proposamenerako, Uriarte baserriaren berrikuntza planteatzen da. Gaur egungo baserriaren egoera kaxkarra ikusita, honen eraberritzea proposatzen da, zenbait karga-horma aprobetxaturik, eta estalki berria eraikiz.
Programari dagokionez, harrera gunea, txokoa, batzar aretoa eta kanpotik datozen langileentzako logelak proposatzen dira. Bolumen kaxa guzti hauek, baserriaren azalaren barne aurkituko dira, aisialdirako terraza komunak tartekatuz.
ERAIKUNTZA-SISTEMA:
Baserri barruko bolumenetarako, Steel-Frame eraikuntza sistema aukeratu dugu. Honela, bolumen hauek nahiko libre diseinatu daitezke neurri aldetik, baita leiho eta irekieren aldetik ere.
Nahiz eta bolumen itxi baten barruan kokatuak dauden, bakoitza independienteki isolatua egongo da. Horretarako, altzairuzko hezurduraren kanpotik pladur akabera bat ipini dugu, eta barrutik sandwich panel bat, tartean isolamenduarekin.