Aurreproiektuko bigarren fase honetan, aurrekoan ISLAn egindako azterketa, eta gure lehen proposamena lotuko ditugu. Hasiera batean proposatu genituen erabilerak, bertako baserrietan kokatu, eta espazio publikoarekin nola lotuko diren pentsatu dugu.
Islaren erdigunean kokatu gara, KOPERATIBAREN MOTORE izango den NUKLEO PRIMITIBO hori egituratuz. Horretarako, baserri bakoitzak izango duen erabileraren arabera behar bezala asetuko dugu, gehitutako atxikiekin, eta URIARTE baserriaren berriztapena planteatuz.
Isla-ren bihotza izango den zentruan, espazio publikoa egituratu dugu, 3 erabilera desberdinak bertan bateratuz. Horregatik, gaur egun dagoen Txokoa, biltegi bezala berrerabiliko dugu, eta honen aurrean Truke-Merkatua kokatu.
Asanblada eraikina (Uriarte baserria), zelai baten erdian kokatuta, bertara iristeko bideak proposatu ditugu. Bi ardatz nagusi planteatezn dira, bat oinezkoen espazio publikoa, eta bestea kota baxuago batean kotxeentzat prestatua.
Proiektuaren zati garrantzitsuena, Uriarte baserriaren berritzea izango da, hau programa guztiz desberdin batekin betez. Jadanik utzia dagoen baserri bat, asanblada eraikin, Txoko, Egoitza… bilakatuko da, bere terraza eta harrera guneekin. Honek ere bere inguruan espazio publikoaren garapen bat eskatuko digu.
Koperatibaren pertsonai nagusien (ardiak eta barazki produkzioa) ibilbidea adierazten da ebaketa honen bidez, Islako zentrutik Uriarte baserriruntz. Bidearen erdian Truke-Merkatuan egindako geltokia azpimarratu nahi izan da, Asanblada eraikinetik gertu.